Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten erronkak. Halaber, Madre de Dios Ikastetxea hiru ikastetxe onenen artean izendatu zuten, taldeek aurkeztu zituzten genero-berdintasunerako planen kalitateari dagokionez. Zorionak taldeari!