Joan den asteartean, maiatzaren 9an, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lehendakaritzan jaso gintuzten ikastetxeko ordezkari batzuk, sor Begoña buru zela, Bilboko Kongregazioaren 75. urteurrena dela eta. Sor Begoñak Madre Trinidad-en irudi bat eman zion, eta, ondoren, ordubete eta hogei minutuko elkarrizketa izan genuen.

Kongregazioa Bilbon daraman 75 urteetaz aritu ginen, ikastetxearen historiaz, HPI-ren ondorioz izandako aldaketez, euskal hezkuntza-legearen proiektuaz, gure kezkez, ikasle eta familiez, irakasleez, bizikidetza-ereduez eta abarrez. Dena tonu lasaian, atseginean, kontatu genienean interes handia erakutsi zuten, hezkuntza-gaurkotasunari buruzko galderak eginez. Egia esan, oso gustura egon ginen.

Kongregaziotik eta ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu publikoki Lehendakariari, Hezkuntza Sailburuari, Hezkuntza Sailari eta Eusko Jaurlaritzari eman ziguten aukera dela eta. Eskerrik asko!

#Lehendakari #LehendakariUrkullu #Lehendakaritza #EuskoJaurlaritza #GobiernoVasco @iurkullu #IñigoUrkullu @jokin_bildarratz  #JokinBildarratz @esclavasdelaeucaristia @madredediosikastetxea #sartu