Urriaren amaieran, Madre de Dios Ikastetxekook Eskola Hiztun Bila jardunaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, hezkuntza arloan murgildutak gaudenok, euskeraren erabilera eta irakaskuntzaren inguruan aritu ginen. Gai honen inguruan adituen ideiak ezagutzeko aukera izan genuen, baita beste ikastetxeetako proposamenak eta lanak entzuteko eta ezagutzeko aukera ere.

Argi geratu zen guztiok kezkatutak gaudela Euskera galtzen ari garelako, apurka apurka, beste irakasgai bat bihurtzen ari delako gure ikasleen artean. Eta hori, ezin dugu onartu, euskera ez da soilik irakasgai bat, Euskera hizkuntz bat baino gehiago da, bada gure kultura, gure oroimena, gure folklorea…

Berreskuratu behar dugu gure ikasleen (eta gure ingurukoen) Euskaraz bizitzeko grina. Badaramate urteak eta urteak honen gainean lanean daudenak, eta hasieran lortutakoa galtzen ari da, testuingurua, garaia, aldatu delako. Beraz, guztion ardura da egoera honi konponbide bat bilatzea. Gure ikasleen euskararen basoa erdi beteta dagoen era berean, erdi hutsa ere badago. Asko egin dugu, baina asko dago egiteko.

Euskara gure ingurura ekarri behar dugu, ez bakarrik geletara, baizik eta ikastetxe bizitzara, hau da, patioetara, jantokira, pasabideetara, eskolaz kanpoko ekintzetara, auzora… Euskaraz hitz egiteko beldurra galdu behar dugu. Abestiak, ipuinak, antzerkiak, liburuak, asmakizunak, txisteak, bertsoak, bueltatu behar dira gure geletara, gure etxeetara. Hizkuntza erabiltzeko aukerak biderkatu behar ditugu, azterketetatik kanpo, fitxetatik kanpo, eskolako liburuetatik kanpo.

Beraz, guztion eskuetan dago Euskara zabaltzearen erronka. Ekin diezaiogu!!!!