Familia agurgarriak:

Gabonetako oporrak hurbildu egingo dira eta MADRE DE DIOS IKASTETXE eta IGE-
tik eta EDUKABILBO-ko laguntzarekin “GABONETAKO CAMPUS”en parte hartzea gomendatuko dizuegu.

Halako campusetan 3 urte baino gehiagoko ikasleek parte hartu dezakete. Lehenengo
astea, datorren abenduaren 24, 26, 27, 28an izango da eta bigarren astea, 31, 2, 3 eta 4an
izango da. Apunta dezakezue bat edo bi asteak, hori nahi duzuen moduan. Horiek izango
dira ordutegiak: 9.00etatik 13.30etara, eguneko goizeko gelako zerbitzua 8.00etatik
9.00etara (2€ gehiago egunean) eta ordutegia 16.30etara arte zabaltzeko aukera.

“CAMPUS” honetan zuen seme-alabak tailer batzuetan zehar dituen trebetasunak lantzen
ditugu: tailerrak, joku kooperatiboak, abestiak, dantzak… Gainera, aurten lehen
hezkuntzako ikasleekin astero bi irteera egingo ditugu gabonetako alderdiak lan egiteko.
Alde batetik, haur hezkuntzako ikasleentzat goizeko campuseko prezioa 50€/astekoa
izango da eta campus osoa ordutegi osorako betez, prezioa 100 €/astekoa izango da,
“Madre de Dios” AMPAko kideentzat, ordea, deskontu berezia izango dute campusean,
40 €/astekoa goizeko orduetarako edo 80 €/asteko ordutegia betetzeko.

Bestalde, lehen hezkuntzako ikasleentzat goizeko campuseko prezioa 65€/astekoa
izango da eta campus osoa ordutegi osorako betez, prezioa 115 €/astekoa izango da,
“Madre de Dios” AMPAko kideentzat, ordea, deskontu berezia izango dute campusean,
55 €/astekoa goizeko orduetarako edo 95 €/asteko ordutegia betetzeko.

Izena emateko epea 2018ko abenduaren 14ra arte egongo da:
• www.madredediosikastetxea.com ikastetxearen web orriaren bidez.
• EDUKABILBO “Madre de Dios” kodearen webgunearen bidez. Egin klik hemen.
• Telefonoz: 946 466 867

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

Madre de Dios Ikastetxea,