“Lehenengo pausuek bidea zehazten dute”

Mundu aldakor hau ikusita, jakitun gara familiak eta eskolak eskutik helduta joateko beharra dutela. Horregatik, gure helburu nagusia da familiei lagun egitea gure haurren hazkuntza pertsonalean, azken batean, emozionalki inteligenteak diren pertsona gisa haztea, etorriko zaizkien erronka berriei erantzuteko gai izateko.
Hezkuntza-malgutasuna
Ume bakoitza bakarra da, eta beharrizan desberdinak ditu. Madre de Dios Ikastetxean haren gaitasunak piztuko ditugu, eta, era berean, zure familiaren premiei egokituko gatzaizkie.
Ume bat, ikaskuntza-historia bat
Gure esperientzia tarteko, badakigu haur bakoitza bakarra dela. Ikaskuntzako faseak eta batezbestekoak badaude ere, ume bakoitzak berariazko arreta eskatzen du, bere ahalmen guztia garatu dezan.
0tik 5 urtera bitarteko etapa da haren ahalmenak indartzen hasteko unea. Hori dela-eta, gure hezkuntza-sistema berritzailea bideratuta dago ahalik eta gehien aprobetxatzera haurren ahalak.

Aldakorra den mundu honetan, familia eta eskola eskutik helduta joan behar direla badakigu. Horregatik, gure helburu nagusia familiek umeen hazkunde pertsonalean laguntzea da. Hau da, emozionalki azkarrak diren pertsona gisa haztea, datozen erronka berriei erantzuna ematen jakiteko.
Madre de dios ikastetxeko haur hezkuntza eskolan,
haurtzaindegi zerbitzu laguntzaile eta pedagogikoa
eskaintzen dugu, hezkuntza egitasmo batean oinarritua, non 0 eta 6 urte bitarteko umeek haien potentziala aurki dezaketen eta gaitasun anitzak gara litzaketen
haurtzaindegi zerbitzu laguntzaile eta pedagogikoa
eskaintzen dugu, hezkuntza egitasmo batean oinarritua, non 0 eta 6 urte bitarteko umeek haien potentziala aurki dezaketen eta gaitasun anitzak gara litzaketen
Naturaz inguratutako eremu pribilegiatua da, kanpoalde ugari dituena eta txikien beharrei erantzuten dieten instalazioekin. Espazio hezitzaile segurua, apala eta atsegina.
Gure indar nagusia ikaragarrizko familia den Madre de Dios Ikastetxea osatzen duen langile taldea da, etengabeko prestakuntza dute eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan guztiz inplikatuta daude.
Guzti hau komuneko helburua lortzeko, bizitzarako hezitzeko eginkizun zail baina zoragarri honetan.
Jantoki eta patio zainketaren zerbitzu integrala daukagu, xehetasunak hemen
Ikasketaren gakoa, estimulazio sensoriala, emozionala eta kognitiboa da
Adimen Anizkoiak
Burmuinak plastizitatea dauka, moldagarria da. Ikaskuntza dinamikoa da eta ez lineala eta interkonektatua. Ikaskuntzaren gakoa jada ez da informazioaren transmisioa baizik eta estimulazio sensoriala, emozionala eta kognitiboa. Howard Gardner, Harvard Unibertsitateko psikologo, ikertzaile eta irakaslearen arabera, adimen asko ditugu eta ez bat bakarra.
Bederatzi adimeni buruz hitz egiten du: linguistikoa, matematikoa, bisual-espaziala, musikala, motorikoa, intrapertsonala, interpertsonala, naturala eta mistikoa.
Eredu hau kontuan hartuz, gure aukera, adimen emozionala eta espirituala gure proiektuaren eta beste adimenen erdigunea izatea da.
Ikaskuntza pertsonalizatzea bultzatzen dugu eta ikasle bakoitzak heziketa bide ezberdinak aukeratzen ditu haren adimenei egokitua.
Estimulazio Goiztiarra
Estimulazio Goiztiarrak, burmuina hobeto ikasteko prestatu nahi du eta etorkizuneko ikasketetan zailtasunak aurreikusi nahi ditu.
Zentzuen bidezko estimuluen esposizioak (entzun eta ikusizko ildoa nagusiki), neuronen arteko konexioak handitzea du helburu eta ez edukia ikastea.
Estimulazioaren bidez, sare neurologikoa handitu egiten da, beraz: zenbat eta ildo ugariago hainbat eta aukera gehiago gaitasunak lortzeko.
Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!


Zikloka banatutako jarduerak
Haurtzaindegia – Lehenengo zikloa (0 urtetik 2 urtera)
Ordutegia: 7:30etatik 17:00etara
Jantoki eta patio zainketaren zerbitzu integrala daukagu, detaileak hemen
Harrera
Eguneko une pribilegiatua, umeak era epel eta erlaxatuan dira jasoak, presa eta larritasunik gabe. Familiek eskaintzen diguten informazioa ume bakoitzaren beharrak hobeto ulertzeko erabilgarria da.

Estimulazio Goiztiarraren programak

- Oinarrizko Garapenaren Programa
- Ikusmen estimulazioa
- Musika estimulazioa (entzunaldiak)
- Ezagutza Entziklopedikoa (Bits)
- Matematika programa
- Estimulazio sensoriala (altxorren otzara eta joko heuristikoa)
Oinarrizko Garapenaren Programa
Egitasmoak, burmuinaren alde bestibularra garatzen du, informazio sensoriala integratzearen erantzuleak ere direnak.
Hainbat funtzio garrantzitsu betetzen ditu:
- Burmuin erdia antolatzen du
- Ikusizko konbergentzia hobetzen du
- Begi eta eskuen arteko koordinazioa garatzen du
- Garapen neuromotorearen alde egiten du
Jarduera hauek egitean datza:
- Arrastea
- Lau hanketan ibiltzea
- Brakeazioa
- Oreka
- Jarduera bestibularrak
Altxorren otzara eta joko heuristikoa
Haurtxoei esploratzeko eta jolasteko jarduera bat eskaintzeko pentsatuta dagoen proposamen hezitzailea da; umeen jarduera espontaneoa aprobetxatzeko modua da.
Material, tamaina, forma eta ehundura ezberdinez egindako eguneroko objektuez betetako otzara eta ontzi batzuetan datza. Hauen helburua umetxoen bost zentzuei estimulazioa, garapena eta esperientzia ematea da.

Atelierra
Esperimentazio eta sorkuntza laborategia da, bertan hainbat material, ehundura, teknika…dituzte.
Ikasleek aukera ezberdinak dituzte askatasunez adierazteko, sorkuntza ahalmena garatuz, interes artistikoa bultzatuz eta irudimena sustatuz.
Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!


Bigarren zikloa (3 urtetik 6 urtera)
Ikasketa esanguratsua eginez ikasi:
Ikasketa ikaslearen beraren esperientziatik hasten bada, hobeto asimilatu eta barneratzen da. Umeak direnetik eta zer barneratuta dutenetik hasi behar dugu, haien potentzial eta ahalmenetatik.
Ikasketa Kooperatiboa
Taldeko ikaskuntza sustatzen da eta ez bakarkakoa bakarrik.
Motibazioa eta errendimendua hobetzen ditu, gizarte-erantzukizunaren zentzua, laguntzeko ahalmena eta trebetasun sozialak garatuz.

Pentsatzen ikasi: Pentsamenduaren ohiturak eta trebetasunak
Pentsatzen ikastearen helburua, umeak etorkizuneko arazoak modu eraginkorrean konpontzeko prestatzea, ondo pentsatutako erabakiak hartzea eta bizi osoko ikasketa batez disfrutatzea da.
Pentsamendua ikusgarri (Visual Thinking) egiten da, antolatzaile grafikok erabiliz. Era honetan analizatu, ebaluatu, erabaki, egiaztatu etab. Egin dezakegu. Laburbilduz, modu eraginkorrean pentsatu.
Estimulazio goiztiarraren programak
- Ezagutza Entziklopedikoa (Bits)
- Matematika programa
- Musika estimulazioa (entzumenak)
Matematika berritzaileak: Entusiasmat
Helburua, umeak pixkanaka pentsamendu zehatzetik pentsamendu abstraktura igarotzea da, modu ludikoz, manipulatiboz eta esperientziaren bidez (pentsatzeko istoriok, matijolasak, kubo zenbakidunak, nire matematika egunerokoa…)

Proiektu Eleanitza: AMCO metodoa
Gure helburua, ikasleek perfil eleaniztuna eta gaitasun askotakoa lortzea da, hau da, beraien potentzialitateen adierazpen osoa hizkuntzen bidez, mundu globaleko komunikabide gisa (Only english, Daily routine, Pronunciation Lab, Home Shooling…).

Txandaka programa
TXANDAKA, Ahozko Hizkuntzaren Estimulazio programak, hizkuntzaren garapena eta zailtasunen aurreikuspena du helburu, hizkuntzaren hiru dimentsioetatik lantzen diren ahalmen eta gaitasunak sendotuz (erabilera, forma eta edukia).

Hara nola irakurtzen dudan! Programa
Kontzientzia fonologikoaren Programa, gaitasun metalinguistiko ezinbestekoa irakurmen eta idazmenaren prozesuak garatu eta barneratzeko. Fonologia kontzientziaren bitartez informazio grafikoaren transkripzioa ahozko egiten da eta alderantziz, informazioaren prozesamenduaren bidez.

Xake jolasa gelan
Xakea, bere ezaugarri ludikok eta intelektualei esker, baliabide pedagogiko aproposa da umeek gaitasun mental anitzak gara ditzaten laguntzeko, ikasketa prozesua optimizatzen dutena (memoria, kontzentrazioa, estrategia, emozioen kudeaketa…).

Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!

