DBHko 1. mailako ikasleek master class bat jaso dute Begoña Beristainen eskutik. Kazetari eta komunikatzailea da, eta esperientzia handia du arlo horretan. Oraingoan, komunikazio-gaitasunak lantzeko garrantzia eta gakoak erakutsi ditu, bereziki ahozko adierazpena, PODCASTen bidez.

Ikasturte honetan, ikasleek podcast-kanal bat irekiko dute beren produkzioak partekatzeko, benetako praktikatik komunikazio-gaitasun horiek garatzea helburu duen proiektu batean.

Era berean, Begoña Beristainek profesionalki arrakastaz aurrera eramaten dituen esperientzia batzuk ezagutu ditugu, bai bere kanalean, bai beste erakunde batzuen bidez.

http://begoberistain.com/podcast/

https://www.pantallasamigas.net/category/podcast/