Madre de Dios Ikastetxeak bere ateak irekitzen dizkio Erasmus+ programak eskaintzen duen hezkuntza eta formakuntza plan europarrari. Hezkuntza arloko sektore guztietan aurkitzen diren pertsonei aukera berriak emateko Europar Batasunak diseinaturiko plan estrategiko baten aurrean aurkitzen gara.

Asko dira programa honek gure ikastetxeari eskaintzen dizkion aukerak: ikasle, irakasle zein taldelanen hezkuntza mugikortasuna bermatu, antolakuntzen arteko kooperazioan bitartekari egin eta berrikuntza planak aurrera eramatea besteak beste. Ikastetxe bezala, gure helburua dimentsio internazionala indartzea izango da, hizkuntza zein bestelako konpetentziak lantzeko erakusleiho hau aprobetxatuz. Horretarako europako beste ikastetxeekin kolaborazio sareak osatu nahi dira plataformak eskaintzen dizkigun tresnak eta malgutasunari esker proiektu ezberdinak planteatzeko.

Erasmus + programa gure zentroan ezartzeko helbururekin, ikastetxeko bi irakasle formakuntza batean murgildu gara, zeinek europako hezkuntza komunitateak kudeatzen dituen plataforma ezberdinen sarbidea bermatuko duen. Gu izango gara proiektu honetan lehenengo pausoak ematen hasiko garenak, urratsez-urrats Madre de Dios Ikastetxeak osatzen duen hezkuntza komunitate guztia bertan bildu arte.

Proiektu hau martxan jartzeko lehen urratsak “Etwinning” plataformaren bitartez emango dira, europako beste zentro batzuekin konexioak ahalbideratuko dituen tresna baita hau. Honen bitartez, proiektu kooperatibo zein debate ezberdinen inguruko kudeaketa eta komunikazioa bermatuko dira. Gainera, pauso garrantzitsuena izango dena aurrera eramateko erakia irmoa da, hain zuzen ere, Erasmus+ akreditazioa eskuratzea 2022-2023 ikasturteari begira beti ere. Lan handia eskatzen duen arren argi daukagu hezkuntza instituzio bezala kalitatezko mugikortasun ekintzak egin ahal izateko ezinbestekoa izango zaigula, gure antolakuntzan hobekuntzak egitearekin batera.

Programa honen oinarriak inklusioa eta dibertsitatea, konpetentzia digitalen transformazioa, ingurugiroa eta klima aldaketaren aurkako borroka eta gure ikasleen bizitza demokratikoarekiko parte hartzea dira, hauek gure hezkuntza modeloaren parte garrantzitsu izanik. Guzti honi gure ikasle zein irakasleen hizkuntza konpetentzien garapena eta irakaskuntza prozesuari eskaintzen dion marko erreala gehitzen badizkiogu, argi daukagu ilusioz beteriko abentura aberasgarri baten atarian gaudela.