Urtarrilaren 29tik, otsailaren 9ra 2 urtetik 5 urterako Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako matrikulazio epea zabaldu egingo da. Horretarako, Madre de Dios Ikastetxetik, gure irakasteko modua ulertarazteko ilusioa jakinarazi nahi dizuegu, arlo guztietan berrituz.

Hezkuntzaren aro guztietan, Hezkuntza proiektu berritzaile, eleaniztuna eta kalitatezkoan oinarritzen gara, horrela zuen seme-alabei aukera ematen diegu haien gaitasun guztia aprobetxatzeko eta haien askotariko trebetasun eta abileziak garatzeko, etorkizunean pentsatzen duen ikaskuntza pertsonalizatuaren bidez.

Gure proposamena 4 hilabetetik 18 urte bitartekoa da, hazteko eta laguntzeko aroa, bertan adimen anizkunak, diziplinarteko proiektua, ikasketa kooperatiboa, estimulazio goiztiarra, eginez ikasiz eta abar gure Hezkuntza Proiektuaren oinarriak dira. Hau guztia familia kideekin zuzeneko komunikazio garbia mantenduz.

Gure zentroan, urtarrilaren 20an, 11:00etatik aurrera egingo den Ate Irekien Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Bertan gurekin elkarbanatu nahi duzuen edozein galderari erantzungo diogu atsegin handiz. Gure programa eta proiektu aipagarrienak erakutsiko dizkizuegu, ingurune eleaniztun baten barruan, adibidez, matematika berritzaileak Entusiasmat eta Onmat, mindfulness-Lebab izeneko barnetasun proiektua edota Xakea ikasgelan.

Matrikulazio kanpainari eta hezkuntza proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu hemen gure informazio liburuxka.

Ate irekien jardunaldietan itxarongo zaituztegu! Ezin bazara etorri, deitu eta elkarrizketarako hitzordua adostu.