Otsailaren 2tik 13ra arte Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea zabalduko da. “Izateko eta hazteko leku bat” lelopean, 2026-27 ikasturterako kanpaina jarri dugu abian, non gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea den.

Eskolak funtsezko zeregina du ongizate emozionalaren garapenean lehen urteetatik, familia-eremutik kanpo elkarrekin bizitzen ikasten den lehen ingurune soziala baita. Espazio horretan, harreman-esperientziak bizikidetzaren eta gizarte-portaeraren erreferente bihurtzen dira.

Gainera, familiek onura gehigarriak eskuratu ditzakete Familia+ Abantaila+ programari esker.

ATE IREKIAK

Gure hezkuntza-proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu, “nahieran egindako ate irekien” bidez: jardunaldi guztiz pertsonalizatuak, ikastetxea zure erritmoan eta benetan interesatzen zaizun informazioarekin ezagutzeko aukera izan dezazun.

Zure bisita eskatzeko, deitu 944 759 983 telefono-zenbakira (idazkaritza nagusia) edo 944 745 410 telefono-zenbakira (haurrentzako idazkaritza), idatzi secretaria@madredediosbilbao.es helbidera, edo bete hemen eskuragarri duzun formularioa: madredediosikastetxea.com.

Etxepare kalea 20 (48015 San Inazio, Bilbo) helbidean ere aurki gaitzakezu. Pozik erantzungo dizugu.

HAZTEKO ETA NORBERA IZATEKO ESPAZIOA

Madre de Dios Ikastetxean, ikasle bakoitzak bere bidea eraikitzeko aukera du. “Izateko eta hazteko leku bat” lelopean, hezkuntza berritzaile eta eleanitza bultzatzen dugu, jakin-mina piztu, aukerak zabaldu eta banakako gaitasunak bultzatzen dituena, ikaskuntza pertsona bakoitzari egokituz.

Adimen emozionalerantz bideratuta dagoen zentro gisa definitzen dugu geure burua. Ongizate emozionalaren alde egiteak eragin positiboa du ikasleen garapen kognitiboan, sozialean eta pertsonalean, haien hezkuntza-prozesuan zehar.

Maila kognitiboan, kudeaketa emozional osasuntsuak errendimendua hobetzen du, arreta, arrazoiketa, gogoetarako gaitasuna eta malgutasun mentala sustatzen baititu. Seguru sentitzen direnean, ikasleek argiago eta konfiantza handiagoz ikasten dute.

Gizartean, haur bakoitzak bere burua benetakotasunez adierazteko, sentitzen duena aitortzeko eta enpatia garatzeko lan egiten dugu. Horrek lotura osasuntsuak eta bizikidetza aberatsa eta errespetuzkoa indartzen ditu.

Maila pertsonalean, autoezagutza emozionalak indarguneak identifikatzen eta zailtasunak prozesuaren parte gisa onartzen laguntzen du. Laguntza horrek segurtasun eta konfiantza handiagoa ematen dio norberari.

Gaitasun “biderkatua” duten ikasleak dira horren emaitza: taldean lan egiteko, gatazkak kudeatzeko, iniziatibaz eta enpatiaz jarduteko, eta efikaziaz entzuten eta komunikatzen jakiteko prestatuago daudenak. Etorkizunerako prestatzeaz gain, gaurdanik ere badira eta hazten ari dira.

MADRE DE DIOS IKASTETXEA ESKOLA JASANGARRIA

Madre de Dios Ikastetxea Garapen Jasangarrirako Helburuekin duen konpromiso globalagatik nabarmentzen da. Konpromiso horrek, ingurune naturala zaintzea ez ezik, berdintasuna, kalitatezko hezkuntza eta justizia soziala ere hartzen ditu bere baitan.

Gainera, ikastetxeak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria du, ikuspegi hori hezkuntza-ereduan eta komunitatea etorkizun bidezkoagoa eta arduratsuagoa eraikitzera motibatzen duten ekintzetan txertatzeko modu bat.

GURE ZERBITZUAK

Sukalde propioa duen jantokia

Madre de Dios Ikastetxeak jantoki eta jolastokien zaintza zerbitzu integrala eskaintzen die bere ikasleei. EUREST/SCOLAREST enpresa arduratzen da bai jantoki zerbitzua emateaz, bai patioak zaintzeaz edo bazkaldu aurreko eta ondorengo siestaz.

Autobus zerbitzua

Astrabudutik, Erandio, Enekuri, Deustu eta Arangoiti zeharkatuz, bidean hainbat geldialdi eginez.

Goiztiarren zerbitzua

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako zerbitzua da. Hainbat arrazoi direla medio seme-alabak eskola-eguna hasi baino lehen, 07:30etik 09:00etara, eskolan utzi behar izaten dituztenei bideratua.

Erizaintza Zerbitzua, Osasun Laguntza eta Eskola Asegurua

Osasun Laguntzako zerbitzu presentziala eskaintzen dugu, eta, bertan, lehen mailako arreta ematen zaie zentroko ikasle guztiei.

ESKOLAZ KANPOKOAK

Madre de Dios Ikastetxeko hezkuntzaren bereizgarrietako bat eskolaren eta eskolaz kanpoko esparruen arteko lotura da.

Eskolaz kanpoko eskaintza guztiak (akademikoak zein kiroletakoak) ikasleen hezkuntza integralari, hezkuntza-komunitatea sendotzeari eta pertsona erabat hazteko egokia den eskola-giroa sortzeari laguntzen dio.

Adin guztietarako eskolaz kanpoko jarduerak ditugu: Ingelesa, Euskara, Batxilergoa, Haur Joskintza Sortzailea, Lehen Mailako Joskintza Sortzailea, Haurrentzako Multikirola, Boleibol Eskola, Lehen Hezkuntzako Boleibola, Bigarren Hezkuntzako Boleibola, Saskibaloi Eskola, Lehen Hezkuntzako Saskibaloia, Bigarren Hezkuntzako Saskibaloia, Gimnasia Erritmikoa, Areto-futbola, Judoa, Eskulan Tailerra eta Atletismoa.

Ikasturte honetan ere MADRE DE DIOS KIROL KLUBAK zazpi kirol atal izango ditu: atletismoa, saskibaloia, areto-futbola, gimnasia erritmikoa, judoa, boleibola eta hondartzako boleibola. Atal guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskola kiroleko programan izena emanda daude. Atal bakoitzak bere lehiaketa egutegiak ditu.

Ezagutu gure hezkuntza proiektu eta irakaskuntza eredu guztiak, liburuxka osoa HEMEN deskargatuz.

ESPAZIO BERRITZAILEAK

Hezkuntza berrikuntza gure ikaskuntza espazioen eraldaketan ere islatzen da. Gela irekiak, malguak eta dinamikoak; altzari mugikor eta moldagarriekin, jarduera bakoitzaren beharren araberako askotariko konfigurazioak ahalbidetzen dituzte.

Baliabideak ikaskuntzak behar duen tokira mugitzen dira, irakasteko eta ikasteko modu berriak bultzatuz eta ingurune aktiboagoa, parte-hartzaileagoa eta motibatzaileagoa sortuz.

FAMILIA GEHIAGO, ABANTAILA GEHIAGO PROGRAMA

Eman ezazu izena 2026-27 ikasturtean Madre de Dios Ikastetxean eta “Familia gehiago, Abantaila gehiago” kanpainaz gozatu. Lortu baldintza bereziak, matrikulatzen diren familia lagunei gomendatuz.

Izan ere, zure lagunak zure familiaren parte badira, guretzat ere hala dira. Ezagutu elkarrekin hazteko pentsatuta dagoen programa honen abantaila guztiak.