Aurten ere Madre de Dios ikastetxeak txikienen matrikulazio epea zabaldu du: 0 urtetik 3 urtera arteko umeak hain zuzen.

Gure konpromezua 4 hilabetetik 18 hilabetera dituzten umeak hezitzea da, haien gaitasunak eta konpetentziak garatuz eta indartuz, etorkizuneko gizarterako prestatuta eta trebatuta egon daitezen, klima aktibo eta afektibo batean.

Estimulazio Goiztiarrean eta Adimen Anizkoietan oinarritutako Proiektu Berritzailea

Ez gara haurtzaindegi laguntzailea. Hezkuntza eredu berritzailea eskaintzen dugu, umeen aukerak bere osotasunean aprobetxatuz. Oinarrizkoa da gaitasunak indartzen dituen unea, 0 urtetik 5 urtetara arte.

Gaur egun dauden programa berritzaile eta ezagunenak erabiltzen ditugu: Glenn Domanen Estimulazio Goiztiarra eta Howard Gardnerren Adimen Anizkoiak.

Arlo guztietan berrituz.

Lehenengo urteetatik arlo guztietan berritzen dugu. Haien sorkuntza esnatzen dugu, haien zentzuak, haien psikomotrizitatea, haien gaitasunak…hezkuntza programa aurreratuekin eta irakaskuntza eleanitzarekin. Madre de Dios ikastetxean proiektuen bidez eginiko lanen, adimen anizkoien eta estimulazio goiztiarren ezarketan aitzindariak gara, Bizkaian erreferente izanik.

EntusiasMAT: Estimulazio goiztiarra bultzatuz.

EntusiasMAT programak Estimulazio Goiztiarra ezartzen ahalbidetzen du gela guztietan. Umeek matematikako hainbat kontzeptu ikasten dituzte haien adinera egokituak, beti manipulazioaren, behaketaren eta esperimentazioaren bidez. Helburua pentsamendu konkretutik abstraktura igarotzea da jolasaren bidez.

Inguru Eleanitza

Bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasteko hasierako urteen garrantzia ezagutzen dugu. Lehenengo urteen burmuineko plastikotasuna ikaragarria da. Madre de Dios ikastetxean inguru eleanitza bultzatzen dugu.

Gure helburua ikasleak profil eleanitza eta askotariko trebetasunak lortzea da, hau da, trebetasunen guztizko adierazpena komunikazio bidea hizkuntza izanik mundu global batean.

Ate irekien jardunaldiak: Abenduak 1

Horregatik, abenduaren 1ean 11:00etan Haurtzaindegian izango diren Ate irekien jardunaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldi hauetan lehenengo pertsonan eta in situ Madre de Dioseko hezkuntza proiektua zertan datzan azalduko dizuegu eta instalazioak ere bisitatuko ditugu, zuen seme-alabek haien heziketa biziko duten lekua alegia.

EntusiasMAT, Txandaka, AMCO, Lebab proiektua, xakea geletan ezartzea… bezalako programak erakutsiko dizkizuegu. Denak ikasiz ondo pasatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago lortzeko, telefono honetara deitu dezakezu: 94 475 99 83 edo bidali mezua secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbide elektronikora.

Itxarongo zaituztegu!

Matrikulazio kanpainari eta hezkuntza proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu hemen liburuxka informatzailea eta zabalagoa.

HASIERAKO URTEETATIK ARLO GUZTIETAN BERRITUZ!