Urtero bezala, atzo asteartea, otsailak 4, Santa Ageda jaia ospatu genuen. Euriak ez zigun kalera ateratzen utzi, baina makila eskuan eta Deunari huts ez egiteko prest, bere  ohorean eskolako patioan abestu genuen.

Gainera, Madre Trinidad Carreras Fundazioari laguntzeko Elkartasun Talo Solidarioa ere hartu genuen, eta, argazkietan ikus dezakezuen bezala, primeran pasa genuen eguna.

#sartu