HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO MATRIKULAZIOA 2025-2026
Zabalik dago epea Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko. “Pixkanaka helburu handiak lortzen” goiburuarekin, hasiera emango diogu 2025-2024 ikasturteko kanpainari. Gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea da. Eskolak zeregin garrantzitsua du ongizate emozionala txiki-txikitatik zaintzeko, familiatik kanpoko lehen gune publikoa baita bizikidetza ikasteko. Bertan, familian izandako harremanak bizikidetza sozialerako eredu bihurtzen dira. Gainera, +Familiak [...]
2024-2025 ORIENTAZIO PROFESIONALAREN ASTEA
Datorren astean hainbat unibertsitate pribaturen eta lanbide-heziketako ikastetxeen dibulgazio-hitzaldiak jasoko ditugu, unibertsitate-graduaren edo goi-mailako lanbide-heziketaren aukerak zehazten joateko asmoz. Hemen duzue ikastetxean egingo dugun proposamen interesgarria. Ikasleek hitzaldi hauen gertutasuna aprobetxatzea espero dugu, zalantza eta kezka guztiak kontsultatzeko.
0-1 urteko doako Haurtzaindegirako plazak dauzkagu eskura!
Haurtzaindegi publikoetan plazarik ez duten familientzako aukera: Madre de Dios Ikastetxeak doako plazak eskaintzen ditu 0-1 urteko haurrentzat. Doako Haurreskoletan jende ugarik izena eman duela jakin ostean, Bilboko eta Bizkaiko beste inguru batzuetako haurtzaindegi publikoetan plazarik gabe gelditu dira familia asko. 2024ko ekainaren 13ko albisteen arabera, behin-behineko esleipenean Bizkaiko ia 400 familia plazarik gabe geratu dira, Bilboko erdigunean [...]
Madre de Dios Ikastetxeak “ESKOLA JASANGARRIA” ziurtagiria lortu du.
Madre de Dios Ikastetxeak "Eskola Jasangarria" ziurtagiria eskuratu du. Eusko Jaurlaritzak emandako titulu horrek eskola jasangarriak eta berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren aldeko apustua aintzatesten ditu. Eusko Jaurlaritzaren 2030 Eskola Agenda Programan parte hartu duten Euskadiko 13 ikastetxeen artean egon gara. Toñik, Endikak eta DBHko 3. mailako Uxue Barcena eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako Uxue Pombo ikasleek Aitor Aldaroso [...]
DBHko 4. mailako ikasleak, Egin eta Ekin lehiaketako lehen sariaren irabazleak
Madre de Dios Ikastetxeko DBHko 4. mailako proiektua Egin eta Ekin saria irabazi du. Scape Ikoba deiturikoa, plastikoaren erabileraz gizartea kontzientziatzeko scape room bat da. Egin eta Ekin lehiaketaren negozio planen kategoriako lehen saritua izan da, Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaian ikasi duten ekintzailetza-programan. Bizkaiko 39 ikastetxetako 1400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute honetan. Programa honen helburua egiten eta [...]
Lorategian
Landareak zaintzeak gure haurtzaindegiko txikienei ezagutza berriak eskuratzen eta trebetasun berriak garatzen laguntzen die, eta horrek asko laguntzen du haien garapen pertsonalean. Gainera, janaria nondik datorren jakiteko aukera ematen die, erantzukizunaren, iraunkortasunaren eta pazientziaren zentzua garatzen dute, eta ingurumenari buruzko kontzientzia hartzen dute.