Berriak

Berriak

Oraindik ez dituzu gure bigarren hezkuntzako gelak ezagutzen?

Gure ikasgeletan altzari guztiak mugikorrak dira, takillak izan ezik. Mahai tolesgarri eta errotulagarriak bildu eta zabaldu egiten dira, eta apalategi mugikorrek hamaika konbinazio egiteko aukera ematen dute mahai eta aulkiekin elkartzen direnean. Irakaslearen atril mugikorrak aukera ematen du etengabe gelako norabidea aldatzeko. Gainera, sabaiko errei elektrifikatuek hartune elektrikoak lekuz aldatzeko aukera ematen dute. Baliabideak jarduerak eskatzen duen lekura mugitzen [...]

k Idatzia |30 Martxoa, 2022|Kategoriak: Bigarren Hezkuntza, Espacios, General, Orokorra, Teknologia|Comments Off on Oraindik ez dituzu gure bigarren hezkuntzako gelak ezagutzen?

Misioa beteta!

Igandean, hilak 27, Madi Factoryren sateliteek jaurtiketa ikusgarri bezain indartsuetan zeharkatu zuten zerua. Anezka-suziriek erraz gainditu dute aurreko urteetako altuera, eta, horren ondorioz, sateliteen erdiak baino gehiago ezin izan dira berreskuratu. Gure talde teknologikoak izan dira Europako Espazio Agentziaren (EEA) Cansat erronkan izena eman duten Bilboko ordezkari bakarrak. Madre de Dios ikastetxeak STEAM proiektuak bultzatzen ditu, gaitasun zientifikoak eta [...]

k Idatzia |29 Martxoa, 2022|Kategoriak: General, Jarduerak, Orokorra, Proyectos, Teknologia|Comments Off on Misioa beteta!

Sarrian gustora

Kaixo Sarriatik, gure abentura amaitzen da baina oso ondo pasatu dugu. Leku hau izugarria da!!  Etxe osoa guretzat izan da eta ingurua ezin da hobea izan, Gorbeiaren parkea ikusten da hemendik!! Hiru egun hauetan erleei eta eztiari buruz asko ikasi dugu, gainera, talde kooperatiboetan proiektu bat landu dugu eta aurkeztu dugu. Txangoak ere egin ditugu, aukera polita izan da [...]

k Idatzia |29 Martxoa, 2022|Kategoriak: General, Ospakizunak|Comments Off on Sarrian gustora

3 EGUNEZ MARINELAK

Bi urtez pandemian sartuta eta honelako ekintzak egin gabe, ezinbestekoa zen irteera hauek berreskuratzea, irrikitan geundelako irakasle zein ikasle guztiok. Lekeitio igurune natural zoragarria denez eta itsasoarekin lotura estua duenez, gozatzeko leku polita da, aukera paregabea ikasleak gehiago ezagutzeko, momentu bereziak elkarrekin bizitzeko eta aisialdirako momentuak izateko itsasoan murgilduz. Guk bisitatutako aterpetxea, Trinkete izeneko aterpetxea da, Lekeitio udalerriaren erdialdean [...]

k Idatzia |29 Martxoa, 2022|Kategoriak: General, Ospakizunak|Comments Off on 3 EGUNEZ MARINELAK
Go to Top