STEAM gaitasunak pertsonen zerbitzura. DBHko 1. mailatik (eskuak) Pedroren oinetaraino.
Hezkuntzaren aliatu handienetako bat teknologia da. Ikasleak motibatzen dituen baliabide bat da, oztopoak kentzen dituena, etorkizunerako prestatzen dituena... Hala ere, edozein tresnak bezala, etorkizuneko erabiltzailearentzako egokitzapena eskatzen du. Eta urrats horretan DBH 1eko teknologiako ikasleak sartuta daude. Arlo horretatik lengoaia konputazionala landu dute Scratch-ekin jokoak programatuz eta Arduinoren elektronikan sartu dira Makey-Makey-rekin aginteak sortuz. [...]