ZABALIK DAGO 2022-2023 IKASTURTERAKO HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA

ZABALIK DAGO 2022-2023 IKASTURTERAKO HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA

Hasiera guztiak dira zoragarriak. Izan ere, elkarrekin haztea zirraragarria da. Lelo horrekin abiatu dugu 2022-2023 ikasturterako haurtzaindegi-etaparako (0-3 urte) matrikulazio-kanpaina. Gure lehentasuna ongizate emozionala lantzea eta familiek behar duten denbora- eta zerbitzu-beharretara egokitzea da. Gure konpromisoa 4 hilabetetik 18 urtera bitarteko haurrak heztea da, haien trebetasunak eta gaitasunak garatuz eta indartuz, etorkizuneko gizarteari begira [...]

16 Azaroa, 2021|Haur Hezkuntza|

Eskolaz kanpoko jarduerei ekin diegu berriro

Aurten, 2021-22 ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduera guztiekin ekin dugu berriro parte-hartze handiagoarekin (ia 300 ikaslek jasotzen dute zerbitzu hori). Beste berrikuntza batzuekin itzuli da; besteak beste, B2 eta C1 azterketak prestatzeko euskara-eskolak eta hilabete honetan eskainiko diren robotika-eskolak. Beti bezala, eskaintza askotarikoa da, saskibaloian, boleibolean, gimnasia erritmikoan, judoan eta abarretan dagoen eskaerari erantzuteko, eta [...]

Lurrez, itsasoz eta airez ikasgela bakoitzetan

Zerbait gertatu da uda honetan Haur-Hezkuntzako eraikinean. Izan ere, ikasgelak itxuraldatu egin dira: trenkadak eraitsi, gelak margotu eta zenbait altzari jarri ostean...sekulako eremua sortu dugu gure haurtxo guztientzat. Bigarren Zikloan, esate baterako, proiektu bat prestatu dugu: ikasketak LURREZ, ITSASOZ eta AIREZ garatzeko haur-unibertsoa deituko diogu ekimen honi. Honekin guztiarekin, berrikuntzari jarraikiz, ikasgelak moldatzeaz gainera, [...]

Emprende Challenge EduCaixa: “ECONSUMO The RE-UP”

ENCONSUMO taldea, batxilergo 1. mailako Andrea Herrera, Nerea Balmaseda, Lander Manrique eta Andrea Ruizek osatua, maiatzak 4, 5 eta 6 artean Emprende Challenge-ko EduCaixa kanpus birtualean hartu dute parte. Euren proiektua Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzen dituzten 25 proiektu berritzaile onenen artean sailkatu da. Esperientzia honetan zehar formakuntza saio, hitzaldi eta dinamika desberdinetan murgiltzeko aukera izan [...]

Hezkuntza esparruak birpentsatu eta aldatzeko II. Jardunadiak: Metodologia aktiboen sustapena

Madre de dios ikastetxean XXI. mendeko hezkuntza indartzen jarraitzen dugu. Astearteko arratsaldean zehar, Balentziako 600 hezkuntza arduradunek gure ikasketa esparru berriekin gozatu zuten, Balentziako erkidegoak eta Cefire Xâtivak antolatutako “II Jornades REPENSAR I TRANSFORMAR els espais educatius: l’impuls de metodologies actives” jardunaldien esparruan. Gure berrikuntza arduradunak, Andoni Salvadorrek, eta Josu Iriartek, The Learning Spaces.eko [...]

“EZ GARA EXTRALURTARRAK” BIOLOGIA ETA GEOLOGIA DBH 1.

Biologia eta geologia irakasgaiko proiektu bat aurkezten dizuet hemen: “Ez gara extralurtarrak eta gure planeta ondo ezagutzen dugu”. Klasean gogor aritu dira ikasleek hainbat eduki ikasten, atmosfera, hidrosfera eta geosferari buruz. Oraingoan ikusten eta ikasten ari gara proiektu honetan, arrazoitzen nola den posible gure Lurrak biosfera bat izatea, eta gure ama Lurra zaintzeko kontzientzia [...]

20 Apirila, 2021|DBH, Ohitura onak, Zientzia|

BATXILERGOKO MATRIKULAZIO ALDIA IREKIKO DUGU 2021-22 IKASTURTERAKO. Apirilaren 12tik 23ra arte

Madre de Dios Ikastetxean gure Batxilergoko etapan matrikulatzeko epea irekiko dugu, “Izan nahi duzuna izatera iritsiko zara!” lelopean. Edozein unibertsitate-gradu edo goi-mailako hezkuntza-ziklotarako aukera emango dizun Batxilergoa egitea eskaintzen dizugu. Izan ere, 2018an Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A jasota, Madre de Dios Ikastetxeak berrikuntzaren eta kalitateko irakaskuntzaren aldeko apustua egiten du hezkuntza-etapa guztietan. PROIEKTU BERRITZAILEA Teknologia [...]

IBARREKOLANDA: AUZOA ETA OSASUN KOMUNITARIOA

Gaur goizean, Beatriz Basterretxea, Bilboko Udaleko Osasun Sailaren arduraduna eta Fran Martinez, ALDAIKA erakundearen kidea, 3.DBH taldeekin lan egin dute. Gure ikasleek OSOS (Open schools for Open Societies) metodologia jarraitu dute Ibarrekolandako osasun komunitarioa aztertzeko eta, beraiek identifikatutako arazoei, konponbide proposatzeko. Gaurko saioan prototipoak azaldu dituzte eta harrera ona izan dute bi arduradunengan. [...]

ECONSUMO, Emprende Challenge

ECONSUMO proiektua aurkezten dizuegu. Proiektua, Batxillego lehenengo mailako ekonomia gaian, Andrea Ruizek, Nerea Balmasedka, Lander Manriquek eta Andrea Herrerak osatutako "El Círculo" taldeak burutu dute. ECONSUMO, negozio jasangarriko  ideia da, Caixa Bank –eko Emprende Challenge-ra aukertuzko dutena.Lehiaketa honetan, COVID-19 ren errealitate berriaren barruan,  #ODS (Objetivos de Desarrollo Sostenible) lemapean kokatutako produktu proiektua burutu egin [...]

Bakearen eguna – “Eten barik, amets baten atzetik”

Joan den urtarrilaren 29an (ostirala) Bakearen Eguna ospatu genuen, ikastetxeetan bakearen eta indarkeria ezaren kultura gogoan hartzeko jardunaldia. GJH Garapen Jasangarriko Helburuen gainean sentsibilizazioa sortzeko eta ikasleekin helburu horiek lantzeko gure eskolak hartutako bidearen barruan dago jarduera hori. 2015eko irailaren 25ean, munduko buruzagiek hainbat helburu global ezarri zituzten pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona [...]

17 Otsaila, 2021|Jarduerak|
Go to Top