EUSKARALDIA

EUSKARALDIA

  Euskararen erabilera sustatzeko aukera soziala da Euskaraldia. Hizkuntzak gure eguneroko ohituretan eragina izan dezan duela helburu. Egun, inoiz baino euskal hiztun gehiago ei gara. Bada ordua, beraz, erabileran ekiteko. Euskara dakitenek euskaraz egiten (ahobizi) eta euskara ulertzen dutenak euskara entzuten (belarriprest). 15 egun, urte oso bat Hamabost eguneko ekimena da Euskaraldia, eta bertan ‘ahobizi’ [...]

ONGI ETORRI 2020/2021 IKASTURTERA

BERRIZ ELKARREKIN! Madre de Dios Ikastetxean 2020/21 kurtsoari hasiera eman diogu. Ohiko hasiera alde batera utzita, segurtasun, osasun eta antolamendu neurriak bermatzeko asmoz. Modu honetan, gure eskola, elkarbizitzeko eta ikasteko leku segurua delarik. Kurtso hasiera ezberdina baina betiko gogo eta ilusioarekin!! Ongi etorri guztioi! #sartu

GRADUAZIOA HH 5 URTEKO UMEAK

Garai zailak bizi ditugun arren, joan den ostiralean, ekainak 19, egun berezia izan zen 5 urteko ikaslentzako,  "graduazio" ospakizuna modu desberdin batean ospatu zutelako. Ikasle bakoitzak etxean opari berezi bat jaso zuen.... Haur Hezkuntzako Orla!!! Urte hauetan bizi izandako oroimen politen oroigarri giza. Etapa berri bat hasiko da, eta ziur gaude amaitu dena baino hobeagoa [...]

Zuen seme-alabak une honetan adi ez daudela baliatuz…gauzatxo bi

  Zorionak. Etxean altxor preziatu bat duzue, gure ordenagailuetako pantailetan distiratsu azaldu dena. Izan ere, ehun egun baino gehiago ibili dira buru-belarri, gero eta helduago, autonomia eta ardura handiagoa garatuz; bai Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako txikitxoak, baita laster Hautaprobari aurre egin beharko dioten Batxilergoko ikasleak ere. Eta tartean, zelan ez, DBHko nerabeak ere bai, gizaki [...]

0-2 URTEKOENTZAKO HAUR ESKOLA IREKIKO DUGU ekainaren 15etik aurrera

Deseskaladaren faseei jarraituz eta Hezkuntza Departamentuaren jarraibideekin bat etorriz, datorren astelehenean, ekainak 15, Madre de Dios Ikastetxeak bere jarduera presentziala berrabiaraziko du 0, 1 eta 2 urteko ikasleekin. Zuen semearen/alabaren zaintza eta lana bateratzeko zailtasunak badituzue edo errealitate berrira egokitzen den hezkuntza-proiektu berritzaile eta desberdina nahi baduzu, deitu 944 74 54 10 telefono-zenbakira. #sartu!

BATXILERGOKOEN ETA DBH 4. MAILAKOEN IKASGELEETARA ITZULERA

  Gaur, ekainaren 1etik eta kurtso amaierararte, Madre de Dios Ikastetxea-k bere ateak ireki ditu DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat. Ikasgeletarako itzulera Eusko Jaurlaritza-k ezarritako osasun-neurrien arabera egin da, hau da, ikasle, irakasle eta langileentzat, COVID-19 hedatzea ekiditeko eta sahiesteko. Oro har, neurriak hauexek dira: Joan den ostiralean eskolako desinfekzioa egin zen. [...]

OROIGARRIA INDOOR-LASTERKETA SOLIDARIOA MADRE DE DIOS IKASTETXEA

  Kaixo familiak, Gogoratzen dizuegu INDOOR-LASTERKETA SOLIDARIOA MADRE DE DIOS IKASTETXEA-ren izenemate epea irekita dagoela. Parte hartzeko formulario honetan izena eman behar duzue  https://forms.gle/KKFc3EZZ9V5nSYC18 eta gehitu egingo dituzuen km kopurua (gutxieneko ekarpena 5 euro) Animatu parte hartzera, zergaiti on batengatik da! #sartu!  

INDOOR-LASTERKETA SOLIDARIOA MADRE DE DIOS IKASTETXEA

Familia agurgarriak: Testu honen aurrean baldin bazaude,  Madre de Dios Ikastetxeko hezkuntza komunitatean parte hartzen duzula esan nahi du, beraz, Covid-19 izeneko etsaiaren  ondorioz murgilduta gauden garai zail honetan, proposamen honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu MADRE TRINIDAD CARRERAS FUNDAZIOAK eta AGENDA 21eko taldeak, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)hala nola: pobreziaren amaiera, Gose zero, Osasuna eta [...]

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur Liburuaren Nazioarteko eguna da, irakurketaren gozamena sustatzea helburua duelarik baita bere botere magikoa esagutaratzea ematea; iragana eta etorkizunaren arteko lokarria, belaunaldien arteko zubia, kultur ezberdinak, ezagutza bide bat. Horrexegaitik zure apalategian, orain arte disfrutatu ezin izan duzun eta “LO” dagoen liburu hori “BERRESKURATZERA” gonbidatzen zaitugu, orain da liburuaz gozatzeko garaia!.   #sartu!

Zurekin konektatuta

Madre de Dios Ikastetxeko langile guztiek mosaiko honen bidez, mezu bat bidali nahi dizuete, laster topo egiteko eta indar barrituekin berriro elkartzeko itxaropenez. Eutsi gogor! #nietxeangelditzenaiz #sartu! #denaondoirtengoda

Go to Top