ESKOLAKO AGENDA 22-23

ESKOLAKO AGENDA 22-23

Madre de Dios ikastetxean, ikasturte honetan, agenda eredu berri bat aurkezteko aukera izan dugu; ESKOLAKO AGENDA 2022-23 IKASTETXE IRAUNKOR BATERANTZ, alegia. Baina bere funtzionamendua ulertzeko, garratzitsua da ulertzea  aldaketa honen jatorria. Zerk bultzatu gaitu eskola Iraunkor bat eraikitzeko helburua betetzera? Ikuspegi orokoro bat eginez, argi ikusten da gure munduak, eta honekin batera gure gizarte [...]

2023-2024 IKASTURTEAN HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK DAGO.

Hasiera guztiak zoragarriak izaten dira. Izan ere, elkarrekin haztea zirraragarria da. Lelo horren pean abiatuko dugu 2023-2024 ikasturterako haurtzaindegiko etaparako (0-3 urte) matrikulazio-kanpaina. Gure lehentasuna da ongizate emozionala lantzea eta familiek behar dituzten denbora- eta zerbitzu-beharretara egokitzea. Gure konpromisoa da haurrak 4 hilabetetik 18 urtera bitartean heztea, haien trebetasunak eta gaitasunak garatuz eta indartuz, [...]

Madre de Dios boleibola Bilbo Gazte-Auzo Activen

Urriaren 29an, larunbata, Euskalduna Zubian egingo den kirol anitzeko jardunaldian parte hartuko du Madre de Dios Boleibol taldeak. Jardunaldi hau Bilbao Gazte Auzo Active aisialdi osasungarriko programaren barruan kokatzen da. Programa 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Arlokoa da. Doako programa da, aldez aurretik izena eman beharrik [...]

Adostokia: Intentsitate txikiko gatazkak konpontzeko gunea

Madre de Dios Ikastetxean ezartzen ari garen ongizaterako eta bizikidetza positiborako Gugan programak bere fruituak ematen jarraitzen du. Oraingoan "adostokia" aipatu dugu. 5 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko gatazkak konpontzeko gunea. Kristau Eskolak praktika egokitzat jotzen gaitu eta horrela agertzen da bere webgunean. Honekin batera doakizue esteka, hezkuntza-eremu horri eta ikastetxean bizikidetzan [...]

Madre de Dios Ikastetxea ¡Goi mailako sukaldaritza!

...Karlos Arguiñanok esango lukeen moduan... “ Errezeta honetan, osagaien neurriak funtsezkoak dira plateraren azken emaitza exijitutakoa izan dadin." Proba gainditua! Talde-lan bikaina izan da, eta gure jantokia, , goi Sukaldaritzako onenek merezi duten lurrinez, ehunduraz eta kolorez bete du. BON APPETIT! !

Saskibaloi-denboraldiaren amaiera

Saskibaloiko 21/22 denboraldia amaitu da. Pandemiaren ondoren, eta klub eta ikastetxe asko fitxa edo talde kopuruan jaisten zirela ikusi ondoren, gu oso pozik egon gaitezke, saskibaloiak talde eta jokalari kopuruari eusten baitio. Aurten 5 talde izatea lortu dugu, Premini kategoriatik hasi eta kadete kategoriara arte. Horietako bakoitzak kirol hau gustuko duten neska-mutilak ditu lagun, [...]

Madre de Dios Ikastexearen 75. urteurrenaren ospakizuna

Pasa den ostiralean gure eskolako 75.urteurrena ospatu genuen. Oso egun berezia igaro genuen Madre de Dios ikastetxean. Mila esker 75 urte hauetan zehar eskolan parte hartu duzuen guztioi. Aupa Madre de Dios Ikastetxea!❤️ https://fb.watch/dmVAjAGjbV/ https://www.instagram.com/tv/CeQWkqQgeRB/?igshid=YmMyMTA2M2Y=

2022ko Espainiako Haur Txapelketa (emakumezkoak)

Almeriako Roquetas de Mar herria boleibolean murgilduko da 2022ko maiatzaren 18tik 22ra bitartean. Haurren kategoriako lehiaketa autonomikoetako talde onenak esperientzia ahaztezina biziko dute garaipenaren eta txapelketan paper ona izatearen bila, eta une garrantzitsuak izango dituzte jokoen pistaren barruan eta kanpoan. Lehiaketan parte hartzen duten 32 talde arituko dira berriro, lau kideko zortzi taldetan banatuta. [...]

Go to Top