BESTE BIDE BATZUK ETA DENONTZAKO AUKERAK DAUDE
LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROETARA BISITA: Bilboko Gurutze Gorria, Elorrieta Errekamari eta Nicolas Larburu Joan den asteartean, apirilaren 18an, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Lanbide Heziketa eskaintzen duten hiru ikastetxe bisitatu zituzten, haien hezkuntza-eskaintza ezagutzeko. Eguna Barakaldon hasi zen, Nicolas Larburu LHko ikastetxean. Goiz erdian, Gurutze Gorriak Abandon duen zentroa ezagutu genuen, eta, azkenean, Elorrieta-Errekamari zentroarekin amaitu genituen bisitak, San [...]
ESKOLA-LIGETAKO ETA BOLEIBOLEKO LIGA FEDERATUETAKO FINALA
Pista boleiboleko denboraldia joan den asteburuan amaitu da. Arrakastaz betetako urtea izan da, bai parte-hartzaileen mailan, bai kirol-arrakastaz. Kirolariek intentsitate handiz bizi izan dituzte azken partidak Euskadiko Txapelketetan. Zalantzarik gabe, honaino iristea harrotasuna da guretzat. Badakigu askotan ahalegin handia eskatzen dela denontzat: kirolarientzat, entrenatzaileentzat eta familintzat. Horregatik, Madre de Dios Boleibol Klubean taldekide guztiak zoriondu nahi ditugu, entrenatzaileak eta [...]
GIZONEZKOEN HAURREN EUSKADIKO BOLEIBOL TXAPELKETA
Datorren igandean, apirilaren 23an, gizonezkoen haurren Euskadiko Boleibol Txapelketa izango da Madre de Dios ikastetxeko kiroldegian. Honekin batera doakizue ordutegiak biltzen dituen kartela. 2023 GIZONEZKOEN HAURREN EUSKADIKO BOLEIBOL TXAPELKETA KARTELA
Jasangarritasuna ikaskuntza prozesuarekin bat
Gure ikasle eta irakasleak iritsi berri dira elkarbizitza eta ikaskuntzarentzat ahaztezina izan den esperientzia berri honetatik. Copenhaguera eginiko bidaia arrakasta izan da eta hezkuntza komunitatearekin konpartitzea gustatuko litzaiguke, guztiok baikara Eskola Jasangarri baterantz hasi dugun bidearen parte. Bagenekien Copenhague gure aurretik zihoala jasangarritasunaren alorrean, bai gizartean, hezkuntzan zein ekonomian. Mugikortasun honetan gure ikastetxean inplementatu daitezkeen ekimen asko bildu ahal [...]
Lehen saiakuntza. Sekulako esperientzia
Aurten Madre de Dios Ikastetxeak parte hartu du First Lego League lehiaketan martxoaren 4an. Badirudi denborarik igaro ez dela, norgehiagoka honetan eskarmenturik gabeko hiru irakaslek, DBHko 3.mailako ikasleekin bat eginik, erronka honi ekin genionetik. Eta hura bai esperientzia ederra, bertan bizi izan genuena! Proiektua, ekimen guztien antzera hasi zen: ikasleak taldetan banatu genituen, askotariko trebeziak kontuan izanik, eta euren [...]
Erasmus+, esperientzia ikaragarria
Ostegunean, hirian zehar egindako tourreraz gozatu ahal izan genuen, iraunkortasuna ardatz hartuta. Hiriko jasangarritasunaren hainbat adibide ezagutzeko, balioesteko eta aintzat hartzeko aukera izan genuen, turisten artean hain ezagunak ez direnak. Bisitaren ikuspegia guztiz holistikoa izan zen. Izan ere, alderdi sozialetik (parke kulturaniztuna), ingurumenetik (birziklatze-zentroa, itsas ekosistema berreskuratze-prozesua) eta ekonomikotik (industria-eraikin zaharrak birmoldatzea) ibili ginen. Eskala askoz txikiagoan bada ere, [...]