Oraindik ez dituzu gure bigarren hezkuntzako gelak ezagutzen?
Gure ikasgeletan altzari guztiak mugikorrak dira, takillak izan ezik. Mahai tolesgarri eta errotulagarriak bildu eta zabaldu egiten dira, eta apalategi mugikorrek hamaika konbinazio egiteko aukera ematen dute mahai eta aulkiekin elkartzen direnean. Irakaslearen atril mugikorrak aukera ematen du etengabe gelako norabidea aldatzeko. Gainera, sabaiko errei elektrifikatuek hartune elektrikoak lekuz aldatzeko aukera ematen dute. Baliabideak [...]