Berriak

Berriak

4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan

Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten erronkak. Halaber, Madre de Dios [...]

k Idatzia |1 June, 2023|Kategoriak: Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|Comments Off on 4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan

Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari bisita

Joan den asteartean, maiatzaren 9an, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lehendakaritzan jaso gintuzten ikastetxeko ordezkari batzuk, sor Begoña buru zela, Bilboko Kongregazioaren 75. urteurrena dela eta. Sor Begoñak Madre Trinidad-en irudi bat eman zion, eta, ondoren, ordubete eta hogei minutuko elkarrizketa izan genuen. Kongregazioa Bilbon daraman 75 urteetaz aritu ginen, ikastetxearen historiaz, HPI-ren ondorioz izandako aldaketez, [...]

k Idatzia |19 Maiatza, 2023|Kategoriak: General|Comments Off on Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari bisita

Madre de Dios Ikastetxeak STEAM EUSKADI ZIGILUA eskuratu du

STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko ebaluazio-taldeak, Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutakoak, gure ikastetxea saritu du, aurkeztutako 126 hautagaitzak baloratu ondoren. STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntza-ekimenak garatzen ari diren erakundeei zuzenduta daude: ikastetxeak, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak eta erakunde sozioekonomikoak (hezkuntza ez-formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak, Sari hauek bokazio zientifiko-teknologikoak inspiratzea, ikasleen [...]

k Idatzia |8 Maiatza, 2023|Kategoriak: Eskolaz kanpoko ekintzak, General|Comments Off on Madre de Dios Ikastetxeak STEAM EUSKADI ZIGILUA eskuratu du

Hezkuntza Proiektua: gizartearen eta munduaren beharren lerroan

Madre de Dios Ikastetxearen helburu estrategikoen artean, gizarte eta ingurumen aldetik iraunkorra den eskola batean bilakatu nahi dugu. Bikaintasuna bilatzeak gure inguruan nola kokatu nahi dugun eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) garatzen nola lagundu dezakegun planteatzera garamatza. Etorkizunerako lan-ildo horrekin, Maputxe Taldean, lanean aritu gara ikasturtean zehar, gure Hezkuntza Proiektua gizartearen eta munduaren beharren lerroan dagoela ziurtatzeko bidea [...]

k Idatzia |8 Maiatza, 2023|Kategoriak: Eskolaz kanpoko ekintzak, General|Comments Off on Hezkuntza Proiektua: gizartearen eta munduaren beharren lerroan

MADRE DE DIOS IKASTETXEKO SASKIBALOI TALDEEK DEBUTA EGINGO DUTE MIRIBILLAN

Apirilaren 26an, asteazkena, gure saskibaloi-talde miniak eta preminiak Miribillako kantxara joan ziren Bilbao Basket eta Tenerifeko Lenovo taldeen arteko atsedenaldian. Urduritasun eta ikusmin handiz, jokalariak jokalekura joan ziren beren kirol-dohainak erakustera. Minutu biziak izan ziren, eta guztiei gozarazi zieten, batez ere han zeuden aitei eta amatxuei, ez baitzuten xehetasunik galdu. Eskerrak eman nahi dizkiegu saskibaloi ataleko entrenatzaileei ekimen hau, [...]

k Idatzia |27 Apirila, 2023|Kategoriak: Eskolaz kanpoko ekintzak, General|Comments Off on MADRE DE DIOS IKASTETXEKO SASKIBALOI TALDEEK DEBUTA EGINGO DUTE MIRIBILLAN

3 urteko gelako haurrek animaliekin eta naturarekin gozatu zuten

Pasa den ostiralean “Bitxos Maruri -Jatabe” natur eskolan egon ginen. Han hainbat animalia desberdin ikusi, ezagutu, zaindu eta gozatu genituen! Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina! https://www.instagram.com/reel/CrfkRWhgG7d/?igshid=YmMyMTA2M2Y%3D

k Idatzia |26 Apirila, 2023|Kategoriak: General, Haur Hezkuntza, Jarduerak|Comments Off on 3 urteko gelako haurrek animaliekin eta naturarekin gozatu zuten
Go to Top