General

MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA

14 Uztaila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Hezkuntza, Jarduerak, Orokorra, Pedagogía, Proyectos, Teknologia|

LAN ESKAINTZA  MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase [...]

Voyage inoubliable en France 2023

26 June, 2023|General, Jarduerak|

Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara. Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat [...]

Madre de Dios ikastetxea 2030 agenda eskolako XVIII. udal foroan

13 June, 2023|Agenda21, General|

Bilboko 39 ikastetxetako 69 ikaslek joan den ostiralean aurkeztu genuen Bilboko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan GJH 11-ren gainean egindako lana. Ikastetxeko ikasleek eskolako agenda erakutsi zuten eta harrera bikaina izan zuen. Osoko Bilkura Txiki honetan, gure hiriaren mugikortasun-ereduari, kultura- eta natura-ondarearen aberastasunari eta berdeguneak eta espazio publikoak seguruak, integratzaileak eta irisgarriak diren hausnartu dugu. Etorkizun handia du Bilbok, gure hiriaren errealitatea hain ondo ezagutzen eta inplikatuta duen jaka honek.

4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan

1 June, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten [...]

Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari bisita

19 Maiatza, 2023|General|

Joan den asteartean, maiatzaren 9an, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lehendakaritzan jaso gintuzten ikastetxeko ordezkari batzuk, sor Begoña buru zela, Bilboko Kongregazioaren 75. urteurrena dela eta. Sor Begoñak Madre Trinidad-en irudi bat eman zion, eta, ondoren, ordubete eta hogei minutuko elkarrizketa izan genuen. Kongregazioa Bilbon daraman 75 urteetaz aritu ginen, ikastetxearen [...]

Madre de Dios Ikastetxeak STEAM EUSKADI ZIGILUA eskuratu du

8 Maiatza, 2023|Eskolaz kanpoko ekintzak, General|

STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko ebaluazio-taldeak, Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutakoak, gure ikastetxea saritu du, aurkeztutako 126 hautagaitzak baloratu ondoren. STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntza-ekimenak garatzen ari diren erakundeei zuzenduta daude: ikastetxeak, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak eta erakunde sozioekonomikoak (hezkuntza ez-formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak, Sari [...]

Hezkuntza Proiektua: gizartearen eta munduaren beharren lerroan

8 Maiatza, 2023|Eskolaz kanpoko ekintzak, General|

Madre de Dios Ikastetxearen helburu estrategikoen artean, gizarte eta ingurumen aldetik iraunkorra den eskola batean bilakatu nahi dugu. Bikaintasuna bilatzeak gure inguruan nola kokatu nahi dugun eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) garatzen nola lagundu dezakegun planteatzera garamatza. Etorkizunerako lan-ildo horrekin, Maputxe Taldean, lanean aritu gara ikasturtean zehar, gure Hezkuntza Proiektua gizartearen eta munduaren [...]

MADRE DE DIOS IKASTETXEKO SASKIBALOI TALDEEK DEBUTA EGINGO DUTE MIRIBILLAN

27 Apirila, 2023|Eskolaz kanpoko ekintzak, General|

Apirilaren 26an, asteazkena, gure saskibaloi-talde miniak eta preminiak Miribillako kantxara joan ziren Bilbao Basket eta Tenerifeko Lenovo taldeen arteko atsedenaldian. Urduritasun eta ikusmin handiz, jokalariak jokalekura joan ziren beren kirol-dohainak erakustera. Minutu biziak izan ziren, eta guztiei gozarazi zieten, batez ere han zeuden aitei eta amatxuei, ez baitzuten xehetasunik galdu. Eskerrak eman nahi dizkiegu [...]

3 urteko gelako haurrek animaliekin eta naturarekin gozatu zuten

26 Apirila, 2023|General, Haur Hezkuntza, Jarduerak|

Pasa den ostiralean “Bitxos Maruri -Jatabe” natur eskolan egon ginen. Han hainbat animalia desberdin ikusi, ezagutu, zaindu eta gozatu genituen! Zalantzarik gabe, esperientzia ahaztezina! https://www.instagram.com/reel/CrfkRWhgG7d/?igshid=YmMyMTA2M2Y%3D

Go to Top