Ekitaldiak bueltan dira!
Pasaden asteazkenean pandemia ondoko lehenengo ekitaldia ospatu genuen: Gaztain eguna! Plazer handia izan zen guztiok elkarrekin ospatu ahal izatea. Eskerrik asko gurekin egoteagatik!
Pasaden asteazkenean pandemia ondoko lehenengo ekitaldia ospatu genuen: Gaztain eguna! Plazer handia izan zen guztiok elkarrekin ospatu ahal izatea. Eskerrik asko gurekin egoteagatik!
Aurten, 2021-22 ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduera guztiekin ekin dugu berriro parte-hartze handiagoarekin (ia 300 ikaslek jasotzen dute zerbitzu hori). Beste berrikuntza batzuekin itzuli da; besteak beste, B2 eta C1 azterketak prestatzeko euskara-eskolak eta hilabete honetan eskainiko diren robotika-eskolak. Beti bezala, eskaintza askotarikoa da, saskibaloian, boleibolean, gimnasia erritmikoan, judoan eta abarretan dagoen eskaerari erantzuteko, eta [...]
Zerbait gertatu da uda honetan Haur-Hezkuntzako eraikinean. Izan ere, ikasgelak itxuraldatu egin dira: trenkadak eraitsi, gelak margotu eta zenbait altzari jarri ostean...sekulako eremua sortu dugu gure haurtxo guztientzat. Bigarren Zikloan, esate baterako, proiektu bat prestatu dugu: ikasketak LURREZ, ITSASOZ eta AIREZ garatzeko haur-unibertsoa deituko diogu ekimen honi. Honekin guztiarekin, berrikuntzari jarraikiz, ikasgelak moldatzeaz gainera, [...]
Urtarrilaren 18tik 29ra irekita egongo da Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea. Madre de Dios Ikastetxean badakigu gure ikasleak izan nahi dutena izatera iritsiko direla. Gure hezkuntza-sistema berritzaile eta kalitatezkoak egungo eta etorkizuneko egoeretara egokitzeko aukera ematen digu, gure ikasle guztiek beren helburuak bete ahal izan ditzaten. [...]
Gorputz Hezkuntzako ikasgeletan, gure ikasleen garapen psikomotorak eskatzen duen jardueretan (gaitasun fisiko eta kognitiboetan) lanean jarraitzen dugu, araudi berriak egiten (ikastexean igarotzeko modu berriak, joko-arau berriak, distantzia sozialak, …), espazio ireki eta aireztatuetan jarduera gehiago egitea, materialen erabilera mugatua, musukoen erabilera,…helburu berberekin, ikasgai hau eskola-curriculumeko garrantzitsuenetakoa egiten dutelako. Gaur egungo Gorputz Hezkuntza irakasgaia, gazteen [...]
BERRIZ ELKARREKIN! Madre de Dios Ikastetxean 2020/21 kurtsoari hasiera eman diogu. Ohiko hasiera alde batera utzita, segurtasun, osasun eta antolamendu neurriak bermatzeko asmoz. Modu honetan, gure eskola, elkarbizitzeko eta ikasteko leku segurua delarik. Kurtso hasiera ezberdina baina betiko gogo eta ilusioarekin!! Ongi etorri guztioi! #sartu
Zorionak. Etxean altxor preziatu bat duzue, gure ordenagailuetako pantailetan distiratsu azaldu dena. Izan ere, ehun egun baino gehiago ibili dira buru-belarri, gero eta helduago, autonomia eta ardura handiagoa garatuz; bai Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako txikitxoak, baita laster Hautaprobari aurre egin beharko dioten Batxilergoko ikasleak ere. Eta tartean, zelan ez, DBHko nerabeak ere bai, gizaki [...]
Madre de Dios Ikastetxeko langile guztiek mosaiko honen bidez, mezu bat bidali nahi dizuete, laster topo egiteko eta indar barrituekin berriro elkartzeko itxaropenez. Eutsi gogor! #nietxeangelditzenaiz #sartu! #denaondoirtengoda
Ikaskuntza-espazioak ikasleen eta ikasleen arteko harremana baldintzatu dezakete? Josu Iriarterentzat, arkitektoa eta bazkide ko-sortzailea, Roberto Roldánekin batera The Learning Spaces, bai. Horregatik, komeni da bere ezaugarriei arreta ematea, batzuen eta besteen ikaskuntza ez dadin kaltetu. Horrela hasten da Educación 3.0 aldizkariaren azken zenbakian argitaratu den artikuluak, non The Learning Spaces.ek ikaskuntza-guneen garrantziaz hitz [...]
Urtero bezala, atzo asteartea, otsailak 4, Santa Ageda jaia ospatu genuen. Euriak ez zigun kalera ateratzen utzi, baina makila eskuan eta Deunari huts ez egiteko prest, bere ohorean eskolako patioan abestu genuen. Gainera, Madre Trinidad Carreras Fundazioari laguntzeko Elkartasun Talo Solidarioa ere hartu genuen, eta, argazkietan ikus dezakezuen bezala, primeran pasa genuen eguna. #sartu [...]