2. postua gure ikasleentzat Greenpower-Bridgestone lasterketan

2. postua gure ikasleentzat Greenpower-Bridgestone lasterketan

Madi Factoryren gure taldeak 2. mailako merezimendua lortu du zirkuitu dibertigarri eta konplexu batean. Entrenamenduetan eta proban hainbat ezbehar izan zituzten arren, Monikek, Kermanek eta Haizek 46 bira egitea lortu zuten 90 minutuz. Greenpower-ek antolatu du proba, eta hilabete hauetan egokitu duten bolido elektrikoarekin modu iraunkorrean gidatzeko erronka da. Zorionak!! ! https://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/galdakao-convierte-domingo-circuito-bolidos-construidos-estudiantes-20231117145826-nt.html https://www.lavanguardia.com/local/paisvasco/20231119/9390030/centro-perrera-bilbao-ies-fuente-fresnedo-laredo-ganan-carrera-vehiculos-electricos-galdakao-agenciaslv20231119.html [...]

Pertsonak eta natura elkartzeko gunea

Gune pribilegiatu bat dugu, non natura eta hiri-ingurunea elkarrekin bizi diren. Aukera hori topagune bihurtzea erronka bat da, eta Eskola Iraunkor gisa bereizteko bidean ekingo diogu. MAPUTXE BASOA forma hartzen ari da hezkuntza-komunitatearen bultzadarekin. Gure ikasle ekordezkariek eskoletatik jasotzen joan diren beharrak ekarri dituzte. Aldi berean, Gurasoen Elkartea baliabide ekonomiko, material eta pertsonalen bidez [...]

17 Azaroa, 2023|Jarduerak|

Giza gorputza proiektua

Proiektuetan oinarritutako metodologia trebetasun garrantzitsuak eskuratzea sustatzen duen hezkuntza ikuspegi bat da. Ikuspegi honen bitartez, arazo-egoerak modu kritikoan erantzun daitezke, talde lana sustatu, komunikazio eta pentsamendu logikoa bultzatu eta beraien hurbileko errealitatea ulertzen lagundu, besteak beste. Gainera, Inguruko proiektuen bidez funtsezko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen da, hala nola: Ekintzailetza konpetentzia Matematikarako konpetentzia, zientzia, teknologia eta [...]

2024-25 IKASTURTEAN HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK

Haurtzaindegien etapan (0-3 urte) 2024-2025 ikasturtean izena emateko kanpaina jarri dugu abian. "Urrats txikiak, helmuga handiak" lemapean, haien etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa honen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko [...]

MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA

LAN ESKAINTZA  MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase [...]

Voyage inoubliable en France 2023

Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara. Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat [...]

26 June, 2023|General, Jarduerak|

Madre de Dios ikastetxea 2030 agenda eskolako XVIII. udal foroan

Bilboko 39 ikastetxetako 69 ikaslek joan den ostiralean aurkeztu genuen Bilboko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan GJH 11-ren gainean egindako lana. Ikastetxeko ikasleek eskolako agenda erakutsi zuten eta harrera bikaina izan zuen. Osoko Bilkura Txiki honetan, gure hiriaren mugikortasun-ereduari, kultura- eta natura-ondarearen aberastasunari eta berdeguneak eta espazio publikoak seguruak, integratzaileak eta irisgarriak diren hausnartu dugu. Etorkizun handia du Bilbok, gure hiriaren errealitatea hain ondo ezagutzen eta inplikatuta duen jaka honek.

13 June, 2023|Agenda21, General|

4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan

Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten [...]

Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari bisita

Joan den asteartean, maiatzaren 9an, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lehendakaritzan jaso gintuzten ikastetxeko ordezkari batzuk, sor Begoña buru zela, Bilboko Kongregazioaren 75. urteurrena dela eta. Sor Begoñak Madre Trinidad-en irudi bat eman zion, eta, ondoren, ordubete eta hogei minutuko elkarrizketa izan genuen. Kongregazioa Bilbon daraman 75 urteetaz aritu ginen, ikastetxearen [...]

19 Maiatza, 2023|General|
Go to Top